martes, 5 de abril de 2011

lunes, 21 de marzo de 2011

Ariketa 5 : Konpartitutako aurkezpena google docs-en

Helburua: Bakoitzak jarraian dagoen konpartitutako aurkezpenean, diapositiba bat gehitu behar du urrats hauek emanez:



1. Egin blogaren hasierako orriaren kaptura bat. Hau egiteko irudien kapturatzaile online bat erabiliko dugu : KWOUT eta gorde lortutako irudia.

2. Aurkezpen honetan https://docs.google.com/present/edit?id=0AY4sNyOozVL6ZGM5bnA3M21fMDg1ZGpuc2M4&hl=es&authkey=CK7slcQB , fija zaitez irakasleok egindako ereduan (2.diapositiba).



3. Aurkeratu bertan hutsik dagoen diapo bat eta egizu zurea elementu hauekin : zure izen-abizena, blogaren kaptura, blogaren deskribapena eta blogaren helbidea (lotura).


Google Docs


Irudiaren jatorria


Google Docs Googleren zerbitzua da, on-line gauzatu ahal izateko irakasleek gehien erabiltzen dituzten aplikazioak:


Testu-prozesatzailea.
Kalkulu-orria
Aurkezpenak.

Formularioak/Galdetegiak
Marrazkiak

Google Docs ean, konparti, argitara, webgunetara edo blogetara esteka dezakegu...


Hurrengo bideoan Google Docs eko oinarrizko hastapenak ikus daitezke.




Google docs heziketa erabilpenak:

Erabiltzeko, beste aukera askoren artean, hauexek proposatzen ditugu:



  • Ikasleentzako lan proposamenak publikatu. Aplikazio honetan, ikasleek, azalpenak, ariketak edo lanen argibideak, begira dezakete. 
  • Irakasleak, ikasleek egin dituzten lanak zuzendu ditzake, eta akatsak edo balorazioa adierazi.
  • Ikasle talde batek era kolektiboan dokumentuak sortu ahal ditu, eta irakasleentzat abantaila da, partaide bakoitzaren, dokumentuaren sormen eta historiala erregistratzen delako; honek taldeko zein bakarkako lanen balorapena errazten du. Ikasleek etxetik lan egin ahal dute: institutuko informatika gelan bertan egotea ez da beharrezkoa.
  • Elkarlanak beste pertsonengan eremu zabal batean, lanak ondo egiteko gogoa handitzen du, lankideak ikuspuntu berdinetik miatzen daudelako.
  • Hezkuntza zentroentzat beste abantailak daude: Software jabedun lizentziak erostea, ordenagailu bakoitzean instalatzea, banan-banan konfiguratzea eta gaurkotzea ez da beharrezkoa. Internetera konektatuta egotea baino ez da behar.





Tutorialak






Sakontzeko: