martes, 26 de octubre de 2010

EGIPTO


TESTU HAU EMENDIK ATERA DUT
Garai honetan, Egipto, politikoki zatitua zegoen eta, izenez bakarrik, Egiptoko VIII. dinastia osatzen zuten Menfiseko errege ahulez gobernatua, tokiko zenbait agintarirekin borrokan zeudenak. Gainera, herrialdeak, aldian-aldian, inguruko tribu asiarren inbasioak jasaten zituen, Egiptoko egoera kaotikoa probestuz. Aktoesek estatu kolpe bat eman zuen eta faraoi bezala izendatu zuen bere burua gertuko Henen Nesut (Herakleopolis Magna) hirian, IX. dinastia abiaraziz, hasiera batetan, bere autoritatea, soilik inguruko lurraldeetan bakarrik onartua izan zen arren.
Sexto Julio Afrikanoren arabera, dinastia honek, bere hiriburua Herakleopolisen du, eta Aktoesek abiarazten du, bere aurreko erregeak baino askoz modu krudelagoan jokatu zuelarik, herrialde osoaren nahigabea eraginez. Ondoren, erotu egin zen eta krokodilo batek hil zuen.EusebiZesareakoak , berak Oktois deitzen duen errege honek, Egipto osoa, kalamitate izugarriekin suntsitu zuela dio.
Dinastia honetako gobernari batzuen izenak identifikatu dira, euren agintaldien datak eta iraupena zehaztu gabe dauden arren. Dignatario hauen eragina, soilik Behe Egipton nabaritu zen, Goi Egipton sortu zirenen garaikideak izan zirelarik, Egiptoko XI. dinastia.
http://www.youtube.com/watch?v=K9bLI2CDljQ

ETIKETA

1 comentario: