martes, 26 de octubre de 2010

Istanbul



  • Istanbul (turkieraz İstanbul eta bizantziar garaian grezieraz hasieran Bizantzio eta gero Konstantinopolis), Turkiako hiririk handiena da, bai eta Europako handienetako bat ere, 12.782.960 biztanle baitzituen 2009an.

    Istanbul probintziako hiriburu administratiboa ere bada. Bizantzio izenarekin ezagutzen zen 330. urtera arte, eta Konstantinopolis 1453 arte, nahiz eta mendebaldean 1930. urtera arte izen horrekin ezagutzen zuten.

    Hiri zaharra Bosforo itsasartearen hego-mendebaldeko ertzean dago kokatua, baina hiri berriak, askoz handiagoa, itsasartearen bi aldeak hartzen ditu: europarra eta asiarra. Izan ere, bi kontinentetan dagoen metropoli bakarra da munduan.

  • IKUSTEKO
  • Bi meskita handiak: Meskita Urdina eta Süleymaniye meskita.
  • Hagia Sofia museoa, mila urtez kristau katedralik handiena izan zena, 1453an otomanoek meskita bihurtua, eta 1935ean azkenik Kemal Atatürkek museo bihurta.

Basilika uharka edo Yerebanen uharka erromatarra.

Topkapı jauregia, Otomandar Inperioaren egoitza administratiborik garrantzitsuena.
Galata dorrea, Beyoğlu barrutian dagoena.

FUTBOL TALDEAK


Galatasaray SK, Fenerbahçe SK, eta Beşiktaş JK dira hiriko talderik indartsuenak, elkarren artean lehia handia dago.




4 comentarios: