martes, 19 de octubre de 2010

Londres


Irudiaren jatorria

Wikipediatik ateratako informazioa


Tamesis ibaiak zeharkatzen du hiria, eta bitan banatzen. Ibaiak izugarrizko eragina izan du hiriaren garapenean. Ibai horren ipar-ertzean fundatu zen Londres, eta mende askotan zehar zubi bakarra egon zen, Londresko zubia (London bridge), hain zuzen ere. Hori dela-eta, Londresko hirigunerik garrantzitsuena iparraldean kokatuta dago, baita zinema, antzerki, gune historiko eta turistikorik inportanteenak ere. XVIII. mendean
zubi gehiago eraiki zirenean, hiria norabide guztietan zabaldu zen.
Londresek klima ozeaniko eta epela du. Udak oso gutxitan izaten dira beroak (batez besteko tenperatura uztailean: 18º) eta neguak ere nahiko epelak izan ohi dira (batez besteko tenperatura urtarrilean: 6º). Udan tenperaturak ez dira 33 °C-tik igotzen. Tenperaturarik altuena 2003ko beroaldian neurtu zen, 38,1 °C-koa izan baitzen.
Londres Europa osoko hiririk kutsatuena da, berdegune handiak izan arren. Auto eta industriek ke-kantitate handia isurtzen dute hiri barnean.

3 comentarios:

  1. Ez nekien Londreseko hainbeste gauzak

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. Oso chuli!!:D
    Londres oso polita da jaja eta callejerosen bideoa ondo dago jajaja :P
    bueno, gauza gehiago jarri ahal zenituzke, baina primeran jeje
    mxx

    ResponderEliminar