martes, 19 de octubre de 2010

New York

New York (ingelesez New York City eta ofizialki The City of New York) Estatu Batuetan bizilagun gehien (8.200.000) dituen hiria da. Izen bereko estatuan dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Hudson ibaiaren bokalean. Herbeheretarrek eratu zuten 1625ean, merkataritza-helburuetarako gune gisa, eta Estatu Batuetako hiriburua1785etik 1790era. Estatu Batuetako hiririk handiena izan da 1790ez geroztik. Hasieran hiria Manhattan uharteko hegoaldean eraiki zen, baina XIX. mendean hiri-bilbea etengabe hedatu zen. Munduko portu natural aproposenetako batean dago kokatuta, eta merkataritza eta finantza gune nagusietako bat da. Horrez gain, New Yorkek mundu osoan eragin itzela dauka hedabide, hezkuntza, entretenimendu, arte, moda eta publizitate arloetan. Halaber, nazioarteko arazoak aztertzeko gune oso garrantzitsua da, eta bertan dago Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusia izan zen.



Irudiaren jatorria

"The City that Never Sleeps" ezizena eman diote, "Inoiz lo egiten ez duen hiria" alegia, hiriak gauez duen bizitza dela-eta.

Hiriaren auzune eta ikur asko arras ezagunak dira mundu osoan zehar. Askatasunaren EstatuaXIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearenManhattan uhartearen hegoaldean, finantza-zentro global nagusia izan da Bigarren Mundu Gerraz geroztik, eta bertan dago New Yorkeko burtsa. izaten zen milioika eta milioika etorkinek hasieran Estatu Batuetara itsasontziz iristean ikusten zuten lehenbiziko erreferentzia. Wall Street,

Bestalde, New York hiriaren ezaugarri bereizgarrienetakoa da bertako etxe-orratzen ugaritasuna: munduko eraikinik garaienetako asko hiri honetan aurki daitezke (Empire State Building, esate baterako).

New York kultur mugimendu askoren sorlekua da; besteak beste, Harlem Renaissance, literaturaren eta ikusizko artearen esparruan; espresionismo abstraktua ("New Yorkeko Eskola" gisa ere ezagutua), margolaritzan; eta hip hop, punk, salsa eta Tin Pan Alley, musikan.



3 comentarios:

  1. Oso ondo egin duzu Asier!!
    Informazio interesgarri asko dauka sarrera hau, eta 10 bat merezi du!!!

    ResponderEliminar
  2. Ez zait asko gustatzen, new york oso iksita dago

    ResponderEliminar
  3. oso polita da new york baina ez dut gogoko bideoa

    ResponderEliminar