lunes, 25 de octubre de 2010

PAGASARRI







Pagasarri (673 metro) Bizkaiko mendia da, Ganekogortako mendilerroan dagoena, Bilbo, Alonsotegi eta Arrigorriaga udalerrien artean. Bilboaldeko tontorrik garaiena da, bai eta Bilboko mendi tradizionalena ere.
irudiaren jatorria

Mugakide naturalak Arnotegi iparraldean, Arraitz ipar-mendebaldean, Malmasin ipar-ekialdean eta Ganekogorta hego-mendebaldean ditu, beti ere Kadagua eta Nerbioi-Ibaizabal ibaien arroen artean kokatuta.

Tontorrean karst moduko paisaia dugu, eta lur azpian kobazuloen barnebide sistema dago, bitan banatuta goi eta behe aldean


Landareak
Historiari dagokionez, kontuan hartu behar da lehenik eta behin XVI. mendean hasitako basoen ustiapen handia, itsasontzigintzan eta bereziki xede militarrekin erabiltzeko egurra helburu. Garai hartan Bilbo bera kai garrantzitsua zen, eta Espainiar Inperioa hainbat gudatan sartuta zegoen. Denboran aurrera, XVIII. eta XIX. mendeetan jasandako gerrek ere euren eragina laga zuten Pagasarriko basoetan, tartean Gerra Karlistak izan zirelarik. Hauetan erabilitako gotorleku eta bestelako eraikinen aztarnak ikusgai daude oraindik ondoko Arnotegi eta Arraitz mendien inguruan. XX. mendearen hasieran baso-soiltze ia erabatekoa zen, eta mendean zehar bestelako eraso ekologikoak jasan dituen arren, besteak beste errepideen eraikitzea eta harrobien ustiaketa, basoberritzeei esker Pagasarriko landaredia suspertu egin da neurri batean.

Gaur egun jatorrizko zuhaitzen artean mendiari izena ematen dioten pagoak daude oraindik, haritz, arte eta haltzekin batera. Hala ere pinu, izei eta eukaliptoak ugariagoak dira.

Animaliak
Hiri ingurualdean egon arren, ugaztun txikiak (tartean satorrak eta erbinudeak) eta hegaztiak mendi honen inguruetan bizi dira. Azken hauen artean txantxangorriak, belatzak, urubiak eta sai arreak.








1 comentario: