
Koliseoa (Colosseum latinez), jatorrian Flaviar AnfiteatroaAmphiteatrum Flavium), Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da. Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen, laurogei harmaila hilarekin. Hareatik gertu zeudenak, Enperadorea eta Senatariak ziren, eta, gorantz egin ahala, gizarteko maila baxuagoko jendea zegoen. Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen, eta, lanak, 70 eta 72 urteen artean hasi ziren, Vespasiano enperadorearen erregealdian. Anfiteatroa, Erromatar Inperioan80an amaitu zen, Tito enperadorearen erregealdian, eta Domizianoren erregealdian aldatua izan zen. deitua ( sekula eraiki zen handiena,
Koliseoa, ia 500 urtez erabili zen, historiako azken jokoak, VI. mendean ospatu zirelarik, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa data tradizionala den 476. urtea baino askoz beranduago. Gladiadore borrokez gain, beste ikuskizun batzuk ere egiten ziren koliseoan, naumakia, animalia ehiza, exekuzioak, gudu ospetsuen antzezpenak eta mitologia klasikoan oinarritutako antzezlanak kasu. Eraikina, halako ekitaldietarako erabilia izateari utzi zitzaion Goi Erdi Aroan. Beranduago, babesleku, lantegi, ordena erlijioso baten egoitza, gotorleku, harrobi eta santutegi kristau bezala berrerabilia izan zen.
Egitura, lurrikara eta harginen ondorioz oso kaltetua dagoen arren, Koliseoa, beti ikusi izan da Erroma Inperialaren ikur bezala, eta erromatar arkitekturaren hoberen kontserbatutako ereduetako bat da. Gaur egungo Erromako turismo gune ezagunenetako bat da, eta oraindik Erromatar Eliza Katolikoari oso lotua dago, eta, honen ondorioz, Aita Santua, Anfiteatroraino eginiko gurutzbidearen buru da Ostiral Santu egunean.
irudiaren jatorria
Oso polita artikulua!
ResponderEliminarRoma oso pilita da!!hara joatea gustatuko litzaidakee!!
ResponderEliminaroso ondo eginda asier gustatu zait
ResponderEliminaroso ondo eginda nire ustez.Oso leku polita!
ResponderEliminarROMA HIRIRIK POLITENA DA .GUSTATUEGINZAIT
ResponderEliminaroso polita!gustatu zait
ResponderEliminar