martes, 26 de octubre de 2010

san mames

textuaren jatorria
San Mames Bilboko Athleticen futbol zelaia da. 40.000 pertsonentzako lekua du eta 103x68 m neurtzen du. 1913ko Abuztuaren 21ean zabaldu zuten.
1910ean Bilboko Athletic Klubeko presidentea zela, taldearentzako futbol zelai berria eraikitzeko beharra ikusi zen. Momentu hartararte taldeak Jolasetako zelaiean jolasten zuen. Kokagune egokia San Mamesen aurkitu zuten, Bilboko Bide Nagusiaren amaieran. Antzina Zesareako San Mames omentzen zuen baseliza txiki bat zegoen tokian eraiki zuten futbol zelaia.
argazkiaren jatorria

Guztira 50.000 pezeta behar izan ziren San Mames eraikitzeko. Obrak 1913ko urtarrilaren 20ean hasi eta urte bereko abuzturako amaitu zituzten. Futbol zelaia Manuel Maria Smith arkitektuak diseinatu zuen. Manuel Ortuzar abadeak San Mames bedeinkatu ostean lehen partidua ospatu zen, 1913ko abuztuaren 21ean, Iruneko Racing eta Bilboko Athletic Klubaren artean.

Futbolerako ez ezik, kultura ekitaldietarako ere erabili izan da San Mames. Adibidez, Euskaltzaindiak euskararen aldeko kontzientzia pizteko eta dirua biltzeko antolatu zuen Bai Euskarari kanpaina handiaren amaierako jaialdia San Mames futbol zelaian izan zen, 1978ko ekainaren 17an.

Inauguratu zenetik hainbat aldiz handitu behar izan da futbol zelaia. Izan ere, 1913ean 3.500 bat pertsonarentzako tokia baino ez zeukan San Mamesek. Lehen handipena 1925ean egin zen, eta obrak amaitu zirenerako 9.500 pertsona kabitzen ziren San Mames hartan. Horretarako Kaputxinoseko grada berria eraiki zen.

1950eko hamarkada hasierarako San Mamesek 35.000 pertsonarentzako tokia zeukan jadanik. Hamarkada hortan eraiki zen futbol zelaia identifikatzen duen arku famatua, zehazki 1952. urtean eraiki zen. Arkuarekin batera tribuna printzipala eraiki zen, eta horrela San Mamesen 47.000 pertsonarentzako tokia egin zen.

1982an Espainian ospaturiko Futboleko Munduko Koparako, markagailu elektroniko berriak instalatu ziren. Bilboko Athletic Kluba Txapeldunen ligarako sailkatzean FIFAk ezarritako arau zorrotzak zirela eta, estadioaren gehienezko edukiera, gaur egun dauden 40.000 jarlekuetara igaro zen, ipar eta behe gradetan jarlekuak ipiniz. Horrez gain, tribunak eta futbol zelaia banatzen zituen hesiak kendu zituzten.
















5 comentarios:

  1. Aupa Athletic! Ez dute San Mames aldatu behar!
    Zelango bideoa.. jaja

    ResponderEliminar
  2. aupa san mames!! la mejor aficion sin duda!!!

    ResponderEliminar
  3. AUPA ATHLETIK!!!!!!URTE ONETAN KOPA IRABAZIKO DUGU!!!1

    ResponderEliminar
  4. aupa athletic!!!!!!!!!!!
    munduko talderik onena eta gainera jokalari guztiak euskaldunak!!!!!!!

    ResponderEliminar