martes, 2 de noviembre de 2010

BERMEO

Bermeo Bizkaiko kostaldeko udalerria da, Busturialdeko herri nagusietakoa. 17.104 biztanle ditu, lautik hiru euskaldunak.

Bermeoren ekonomia arrantzaren inguruko sektorean oinarritzen da, arrain-kontserbagintzan gehienbat.

Irudiaren Jatorria

Bermeori buruzko agiririk zaharrena Bizkaiko lehen jaunak eta haren emazteak Gaztelugatxeko, Bakioko eta Bermeoko etxalde batzuk San Juan de la Peña monasterioari eman zizkiotenekoa da.

Handik urte batzuetara, 1082an, berriro agertu zen Bermeo izena, Lope Iñigez, eta bere emazteak, San Millan de la Cogollako monasterioari eliza eman ziotenean.

Haroko Lope Diaz II.ak, eman zion Logroñoko Forua, eta hiribildu izendatu zuen. Alfontso Jakintsua erregeak, berriz, Orozko haraneko Untzueta gazteluaren setioan zegoela, aurreko foru hori berretsi zuen.

Bizkaiko jaun batzuek, Bermeoko Santa Eufemia elizan sinatu zituzten lege zaharrak edo foruak. Fernando Errege Katolikoak eman zion Bermeori "Bizkaiko Buru" titulua, egun hartan emandako pribilegioaren bidez.


Irudiaren jatorria

Betidanik herri arrantzalea izanik, portua Euskal Herriko garrantzitsuena da,merkataritza kai aipagarria ere badauzka. 1960ko hamarkadako industrializazioak ekarri zuen immigrazioa dela eta, biztanleria nabari handitu zen. Biztanleria gutxitzen joan da, baina berriz ere, immigrazioa erruz azaldu da herrian. Mendebaleko euskararen aldaera bat da herriko euskalkia. Euskal hiztunen portzentaje handia dauka. Erabiltzaileen artean, izan ere, adinekoek eta umeek erabiltzen dute.


Hemen duzue Bermeoren bideo bat:



No hay comentarios:

Publicar un comentario