martes, 19 de octubre de 2010

Alberto Contador



Hau wikipediatik atera dugu:


Alberto Contador Velasco (Pinto, Madrilgo Erkidegoa, Espainia 1982ko abenduaren 6a - ) txirrindulari profesional espainiarra. 2007an Frantziako Tourra irabazi zuen 24 urterekin.1998an, kadete mailan hasi zen bere hiriko talde batean. 2002an, 19 urterekin Espainiako Txapelketa irabazi eta gero, ONCE Eroski taldeak profesional mailara igo zuen Contador. 2004an, Asturiasko Itzulian parte hartzen ari zela, burmuinan kabernoma bat jasan zuen urtebeteko errehabilitazioa behar izan zuelarik. 2006an, txirrindularitzara bueltatu zen Liberty Seguros-Wurth taldearekin. Talde honetan zegoenean, bere izena Operacion Puerto delakoan ageri zen, baina ez inplikatu bezala. Auzietara testigu moduan joan zen eta inongo akusaziorik gabe geratu zen. Hala ere, bere taldea 2006ko Frantziako Tourretik at geratu zen. 2007an, Discovery Channel talde estatubatuarrarekin, Tourrean parte hartu ahal izan zuen. Rabobank taldeko Michael Rasmussen daniarrak zeraman liderreko mailot horia eta Contador bigarren zen sailkapen orokorran Tourra amaitu baino lau egun lehen. Bere taldeak Rasmussen Tourretik at utzi zuen amaitu baino 3 egunetara dopaje asuntuengatik eta Alberto Contador bihurtu zen sailkapen orokorreko lehena, 24 urterekin mailot horia jantzi eta 2007ko Frantziako Tourra irabaziz.
2009ko eta 2010eko Frantziako Tourrak ere irabazi zituen, baina azken urte horretako irailean susmoak zabaldu ziren klenbuterol izeneko gaiaz lasterketa horretako kontrol batean positibo [erref. behar] eman izateagatik.
Bere berezitasun onena, mendiak igotzea da, hau da, eskalatzaile edo igotzailea. Erlojupekoan ere ondo moldatzen den txirrindularia da.

videoa youtube-tik aterata dago

2 comentarios: