martes, 19 de octubre de 2010

Pagasarri 2



Wikipediatik aterata:

Pagasarri

Pagasarri (673 metro) Bizkaiko mendia da, Ganekogortako mendilerroan dagoena, Bilbo, Alonsotegi eta Arrigorriaga udalerrien artean. Bilboaldeko tontorrik garaiena da, bai eta Bilboko mendi tradizionalena ere.
Mugakide naturalak Arnotegi iparraldean, Arraitz ipar-mendebaldean, Malmasin ipar-ekialdean eta Ganekogorta hego-mendebaldean ditu, beti ere Kadagua eta Nerbioi-Ibaizabal ibaien arroen artean kokatuta.

Historia

Pagasarriko lehenengo giza aztarnak Brontze Arokoak dira, eta aipatzekoa da halaber IV. mendeko hilarri bat, XII. mendeko Abrisketako San Pedroren baseliza erromanikoan dagoena, Arrigorriagan.
Bestela, artzaintza jarduera ohikoa izan da mendiaren inguruetan aspalditik, eta horren lekuko da bertako toponimia (Pastorekorta, Ganekogorta edo Uzkorta). Abelzaintza ere garrantzitsua izan da, eta gaur egun ere baserriak badaude mendiaren maldetan, burdinolaren bat edo besteren hondarrekin batera. XVI. mendekoa da bestela San Rokeren baseliza, kolera izurrite baten ondorioz eraikia. Eta nabarmentzekoak dira XVII. eta XVIII. mendeetan eraikitako elurtegiak ere, izotza sortzeko modu industrialek geroago gainbehera ezarri zietelarik.
Azkenik, gerrak eta jarduera militarrez gain, kirola izan da XX. mendeko hasieratik aurrera gizaki gehien erakarri duen aktibitatea. Urte haietan "Pagasarri Kopa" izeneko lehiaketak antolatu zituzten, 1914an Tarinaren iturria edo Udoikoa egin zuten eta 1919an gaur egungo aterpetxea eraiki zuten, "Club Deportivo" elkarteak eta Bilboko udalak diruz lagunduta. Espainiako Gerra Zibilaren ostean "Pagasarri/Ganekogorta Kopak" berriro antolatzeari ekin zioten, bitxikeria moduan 1950eko hamarkadan Pagasarritik Iralabarriko Urizar dorretxeraino joango zen teleferikoaren egitasmo ez gauzatua aipatzekoa da eta azken urteotan nabarmentzekoa da 1990etik urtero abenduan BBKk antolaturiko igoera, milaka herritar erakartzen duena eta Felix Iñurrategi, Alberto Iñurrategi, Juanito Oiarzabal eta Juanjo San Sebastian moduko mendizaleak parte hartzaileen artean eduki izan dituena.


Hemen videoa:


2 comentarios: