
Fernando Buesa Arena Gasteizko kirol-aretoa da, Saski Baskoniaren estadioa dena. Honetaz gain, musika kontzertuak eta bestelako ekitaldiak jasotzeko diseinaturik dago.
Zurbano herrirako errepidean eraikia, 1991n inauguratu zuten "Araba Arena" izenarekin. 2000. urtean izena aldatu zioten Fernando Buesa politikari sozialistaren omenez, urte hartan bertan ETAk hildakoa.
8.700-10.400 ikuslerentzat eserleku ditu, 14.170 metro karratuko esparru erabilgarria edukita guztira, hiru solairutan zabalduta.
Aparkalekuak 2.500 ibilgailurentzat eta 40 autobusentzat tokia dauka.
1991ean zabaldu zenean, Araba Arenak 5.400 ikuslerentzako tokia zeukan. Zazpi urte beranduago, 1998ko udan, eraikinaren kupula 19 metrora arte altxatu eta jarleku gehiago jartzea erabaki zen, jatorrizko aretoa txiki geratu zelako. Horrela, 1998ko abenduaren 22an, lan ikusgarriaren ondoren, kupula altxatu eta Araba Arenaren edukiera 9.200ra igo zen.
2009an, aretoa berriz handitzeko lehen egitasmoak aurkeztu ziren[1], guztira 15.000 ikuslerentzako tokia aurrikusiz, horrela, Buesa Arena ACB Ligako aretorik handiena izango litzateke
Oso ondo dago, gustatu zait.
ResponderEliminaregin horrelako geiago...
Saskibaloia oso azpergarria da, baina oso ondo dago
ResponderEliminaroso ondo dago, eta asko gustatu zaigu.
ResponderEliminarZorionak!!!
Leire eta Estefania